JakintzaKaixo, guztioi! Gaur zenbakiekin zerikusia duten arauen lanketari amaiera emango diogu. Horretarako, ordinalak eta banatzaileak nola osatu eta idazten diren ikasiko dugu. Hona hemen Euskaltzaindiak horri buruz dioena:



Ordinalak

Ordinaletan “garren” ahoskatzen denean, idazterakoan puntua jarriko da haren ordez:

- XX. mendea edo 20. mendea: hogeigarren mendea.

- 3.ak esan du: hirugarrenak esan du.

- XVII., XVIII. eta XIX. mendeetan edoXVII, XVIII eta XIX. mendeetan, e.a.

 

Ordinalak letra bidez ematerakoan, kontuan hartzeko bi kasu:

  • Hogeita batgarren, hirurogeita batgarren… (baina lehen, lehenengo, lehenbiziko edo lehendabiziko.) 
  • Bosgarren, hogeita bosgarren, hirurogeita hamabosgarren…

Galderetan zenbatgarren erabiliko da.

 

Banatzaileak

Distributiboak, -na baliatuz osatzen direnean, honela idazten dira:

- Bana,

- Bosna,

- Ehuna,

- Mila bana, e.a.

Galderetan zenbana erabiliko da.

Araua osorik.