Gaurko saioan, bi arau ezberdin azalduko ditugu: ene, nire, niri eta -(e)z gero. Jarduerak, ordea, bigarrengoan baino ez ditugu egingo lehenengo araua guztiz sinplea baita.
Ohitura handia dugu ni pertsona-izenordain arruntatik eratorritako formak aldatzeko. Hots, zuzenak diren nire, nirekin, niretzat…erabili beharrean, *nere, *nerekin eta horrelakoak erabiltzen ditugu askotan. Horren inguruan zera jakin behar dugu:
ENE/NIRE, NIRI
Maila jasoan (formalean), eneidatziko da, eta gainerakoetan:
- Nire,
- Nirekin,
- Niretzat,
- Niri,e.a.
Ez idatzi, ordea, nere, nerekin, neretzat, nere, e.a.
Araua osorik.
-(E)Z GERO
Zer dio Euskaltzaindiak honi buruz? Adi hurrengo hiru kasuekin! 
1. Aditzaren ondoren, kasu guztietan -(e)z gero idatziko da:hori eginez gero, hori egin duzunez gero. Ez idatzi, beraz, hori egin ezkero, etorri ezkero…
2. Orduekin, eta oro har denbora posposizio gisa, ezkero ere idatz daiteke:hamarrez gero / hamarrak ezkero, zortziez gero / zortziak ezkero, San Ferminez gero /San Ferminak ezkero, atzoz gero / atzo ezkero.
3. Honezkero, horrezkeroeta harrezkeroaditzondoak, era horretan idatziko dira.
Araua osorik.
