Gaurko saioaren helburua bata eta bestea artikulu zehaztugabeez aritzea da (jatorriz zenbatzaileak). Artikulu zehaztugabeak bi forma dauzka: bata singularrerako (bat) eta bestea pluralerako (batzuk).
- Singularra: BAT (Gizon bat)
- Plurala: BATZUK (Gizon batzuk)
Bat hitzak bi deklinabide-mota ditu:
1. Bata deklinabide mugatuari dagokionean erabiltzen da, beste hitzari kontrajarria agertzen denean soilik.
- Bata etorri da; bestea, ordea, ez (ezagunak dira, badakigu nor diren).
2. Bestea, deklinabide mugagabea (bat), gainerako kasuetan erabiltzen da.
- Batek esan du hori (mugagabea, ez dakigu nor den bat hori).
Kasua | Mugagabea | Mugatua | Plurala |
Nor | Bat | Bata | Batzuk |
Nork | Batek | Batak | Batzuek |
Nori | Bati | Batari | Batzuei |
Noren | Baten | Bataren | Batzuen |
Norentzat | Batentzat | Batarentzat | Batzuentzat |
Norekin | Batekin | Batarekin | Batzuekin |
Zerez | Batez | Bataz | Batzuez |
Non | Batean, baten | Batean | Batzuetan |
Nongo | Bateko | Bateko | Batzuetako |
Nora | Batera | Batera | Batzuetara |
Nondik | Batetik | Batetik | Batzuetatik |
Erabilera okerrak dira, hortaz: batetan (egun batetan), batetako (herri batetako), batzu (lagun batzu etorri dira), batzutan (egun batzutan), e.a.
Araua osorik.
