Bait- partikularekin gertatzen
dena azaltzea oso erraza da, baina ikusten denez, barneratzea ez
hainbeste! Batek daki zenbatetan errepikatu dudan arau hau!! Egia esan,
azalpena ematen dudanean, denek diote:
- Bale, Maite, erraza da!
Eta hurrengo idazlana edo ariketa zuzentzen ari naizenean, beti pentsatzen dut: "Ziur gaur ez dudala honelakorik topatuko…"
Halere, nahiz eta orokorrean ondo egin, beti azaltzen da bat edo beste… Beraz, badakit badakizuela , baina ez da gaizki etorriko errepasotxo bat:
Bait- partikula beti aditzari lotua idatziko da, aldaketa fonologiko-grafikoa eginez:
- Bainaiz, baikara, baitoaz….
( bait naiz, bait gara, bait doaz,…)
Aldaketa fonologiko-grafikoak:
Bait- + d- = bait-
bait- + du = baitu
Bait- + n- = bain-
bait- + naiz = bainaiz
Bait- + l- = bail-
bait- + luke = bailuke
Bait- + g- = baik-
bait- + gara = baikara
Bait- + h- = baih-
bait- + haiz = baihaiz
bait- + zara= baitzara
Bait- + z-= baitz-
Araua osorik.
Araua praktikatu. (hautatu)
Araua praktikatu 2 (hutsuneak bete)